EKI TEKNOLOGIA DBH EREDU KONPETENTZIALEAN LANTZEN

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Asteazkena, 2021, Ekaina 30-tik Asteazkena, 2021, Iraila 15-ra
Saioak: 
2021/09/16 (Osteguna) 09:30-tik 13:00-ra
2021/12/02 (Osteguna) 09:30-tik 13:00-ra
2022/03/03 (Osteguna) 09:30-tik 13:00-ra
Iraupena: 
10.5 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

EKI Teknologia DBH2ko unitate digitalak (Alexia Classroom) aurkeztea.
DBHko unitateen eta ebaluazio konpetentzialean urratsak ematea eta behar izanez gero egokitzapenak egitea
Alexia Classroomen erabileran urratsak ematea.
Ekiren ezaugarri orokorrak arloaren ikuspegitik hausnartzea ( marko orokorra, unitateen egitura, ebaluazioa...).
EKI ebaluazioaren markoa arloan txertatzen jarraitzea.
Teknologia arloaren baliabideen ezagupenen kudeaketa bideratzea.
Arloari dagokion koordinazio orokorra egin

Edukiak: 

EKI Teknologia unitate proposamenak etaparako.
Alexia Classroom plataforma digitala.
EKI ebaluazioa arloaren ikuspuntutik.
EKI proiektuko egitura eta ebaluazio diseinua.
Arloan erabiltzen diren baliabideak (software-hardware).

Metodologia: 

Eki proiektuaren ebaluazio diseinua oinarri hartuko du ikastaroak.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.

Emaileak: 
IÑAKI ZARAUZ LEOZ
Xabier Garcia Izagirre
Erramun Martiarena Sarasola
Hartzaile mota: 
DBH-ko teknologia irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli