EKI MUSIKA DBH: EREDU KONPETENTZIALEAN LANTZEN.

Ikastaro zerrendara itzuli
Izen emate data: 
Osteguna, 2021, Uztaila 1-tik Asteartea, 2021, Iraila 7-ra
Saioak: 
2021/09/08 (Asteazkena) 09:00-tik 13:00-ra
2021/11/16 (Asteartea) 09:00-tik 13:00-ra
2022/02/09 (Asteazkena) 09:00-tik 13:00-ra
2022/05/05 (Osteguna) 09:00-tik 13:00-ra
Iraupena: 
16 ordu
Ikastaroaren formatua: 
Mintegia
Tokia: 
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK- IKASTOLEN ETXEA- DONOSTIA
Helburuak: 

Ikasturte honetan Alexiaclassroom Eredu digitalean sorturiko DBH 2ko unitateak erabili eta egon daitezkeen arazo eta akatsak detektatu, zuzendu eta hobekuntzak partekatzea.
DBH 3ko 3 unitate didaktikoak aurrera eraman eta hauen ebaluazioaren inguruan hausnartzea.
DBH 1eko unitate bakoitzaren inguruko hobekuntza eta feedbacka egitea.
Ebaluazio hezigarrian aurrera-pausuak ematea.
Foroa aktibatu eta egungo egoerak ekar ditzakeen arazoen aurrean bakoitzak aurkituriko irtenbidea elkar partekatzea.
Aurtengo mintegietan barne formaziorako tartea utzi nahi dugu berriro ere, denok dugu eta zer eskeini eta zer jaso.
 

Edukiak: 

EKI Musika unitate proposamenak etaparako.
Alexia Classroom plataforma digitala.
EKI ebaluazioa arloaren ikuspuntutik.
EKI proiektuko egitura eta ebaluazio diseinua.
Arloan erabiltzen diren baliabide digitalak eta pedagogikoak.

Metodologia: 

Eki ikasmaterialaren ebaluazio diseinua oinarri hartuko du ikastaroak. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.

Saioetan parte-hartze aktiboa.

Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea.

Emaileak: 
Ane Muñoa Amas
XABIER ZUBELDIA UGARTEMENDIA
Hartzaile mota: 
DBH-ko musika irakasleak
Ikastaro zerrendara itzuli