XXIII. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK. 1. LAN JARDUNA. KiVa.

Ikastaro zerrendara itzuli

1.      Prestakuntza jardueraren titulua:   KIVA,  ESKOLA JAZARPENAREN AURKAKO  FINLANDIAR EGITASMOA

2.      Emailea/k: Johanna Alanen eta Ulrika Willför-Nyman

3.      Saio kopurua: bat.

4.      Ordu kopurua saioko: 5 ordu

5.      Jarduera garatzeko lekua  zehaztu: Gasteizeko EUROPA jauregian

6.      Jarduera burutzeko egunak  zehaztu: Urtarrilak 29

7.      Jarduera burutzeko ordutegia zehaztu (hasiera ordua eta amaiera ordua):

9:00- 14:15

8.      Prestakuntza jardueraren helburuak:

KIVA egitasmoa ikusi, sorreratik gaurdaino izan duen bilakaera  ezagutu. Ondoren Ikastetxe batean inplementazioak izan duen esperientziaren berri eduki. Materialak ezagutu, ikusi, behatu eta eskuratu.  Azkenik, gure ikastoletan egitasmoa txertatzeak  izan lezakeen onura pedagogiko, abantaila eta bera inplementatzeak  suposa lezakeen esfortzuaz hausnarketa bideratzea

            9.  Edukiak:  

KIVA deituriko egitasmoa, ikastetxeetan gertatzen diren hainbat jazarpen  egoerei erantzuna emateko sortu  zuen Turkuko unibertsitateak. Bere eraginkortasuna handia izan da ; Finlandiako eskolen % 90ean txertatu dute,   emaitzak oso baikorrak izan direlarik.

Zertan datza?

Hasteko esan behar dugu KIVA ez dela ikasturte bateko asmoa, baizik eta  ikastetxeko egunerokoan txertaturiko egitasmoa dela.  Urtez urte , egunez egun, KIVAk bere lekua  izan du ikastetxean bere ezaugarrietako batean bihurtuz.

Era askotariko materialak ditu:   irakasleentzako zein ikasleentzako bideoak, aurkezpenak, ikasgaiak, bideojokoak, kartelak, horma-irudiak…

Material honekin  denontzako ekintzak zein ekintza bereziak eraman daitezke aurrera. Ekintza kolektiboekin taldeko joera eta araudietan eragiten da, pertsonenganako tratua hobetuz eta kaltetua izan denari babesa ematera bideratuz.

Bestalde, norbait jazarpena jasaten ari denaren berri jakitean , taldeko eta banakako bilerak edukitzen dira KIVA taldea ( bitartekariak) eta tartean dauden ikasleekin.

        10.   Metodologia:

Lehenik hizlariek ekarriko dizkiguten azalpen eta materialekin lantzen joango bagara ere, ondoren, taldeka bildu eta hainbat galderei erantzuna bilatzen saiatuko gara: beharrekoa ikusten den, material egokia den, zenbateraino gure ikastoletan  txerta litekeen, zein koste duen dirutan edota antolaketan…

Ondoren egile, hizlari ditugun hauei gure galdera eta kezkak bideratuko genizkieke.

Handik aurrera bertan sartu ahal izateko baldintzak ezagutzeari ekingo genioke.

   11.  Hartzaile mota:

       Ikastolako zuzendari, ikasketa buru, koordinatzaile, orientatzaile eta irakasleak.

   12.  Gehienezko ikasle kopurua: 300

 

 

Izen emate data: 
Astelehena, 2016, Urtarrila 11-tik Astelehena, 2016, Urtarrila 25-ra
Saioak: 
2016/01/29 (Ostirala) 09:00-tik 14:15-ra
Iraupena: 
5.25 ordu
Gazteizeko Europa Jauregia
Ikastaroaren formatua: 
Orokorra
Prezioa: 
25.00€
Ikastaro zerrendara itzuli