Txikiak handi

Txikiak Handi munduko hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatzeko eta haien arteko zubiak eraikitzeko sortutako Nafarroa Oinezeko egitasmo iraunkorra da. Nafarroa Oinez festa bidelagun euskararen eta euskal kulturaren aldarrikapenetik hizkuntza anitzen mundurantz zabaltzeko eta hizkuntza guztiak errespetatuak izateko eskubidea lortu nahi da.

Txikiak handi manifestuaren sinaduren bidez hizkuntza gutxituen normalizazioaren aldeko babesa bultzatzeko pertsona zein erakundeen atxikimendua bilatu nahi da, hizkuntzen babesa, legaltasun osoa eta gizarteko alor orotan erabiltzeko eskubidea bermatu ahal izateko.