DBH

EKI Proiektua

  • Eki ikasmaterialetan konpetentzia digitalaren integrazioa: konpetentzia digitala ikasarlo guztietan integratu da, unitateetako IKT jardueren bitartez.

  • Konpetentzia digitala: IKTen bilakaera curriculumean

  • Konpetentzia digitala EKIn: Konpetentzia digitalaren mapa DBH 1

  • Eki IKT prestakuntza: irakasleek IKT jardueretan trebatzeko eta gelako lanketa bideratzeko prestakuntza mintegiak burutu dira.

    Mintegi horiek ikasmailaka eta arloka bideratzen dira, unitateetan dauden IKT jarduerak garatzeko asmoz. Jarduera horiek gauzatzeko beharrezko diren aplikazio informatikoak lantzen dira prestakuntzetan, baina beti ere, IKT jarduera horien testuinguruan. 
        - EKI IKT Prestakuntza (PDF)

EKI Digitala

Eki digitala I+G egitasmoa da. Eki ikasmaterial digitalak inplementatzea eta ondorengoak frogatzea du helburu:

o Digitalizazioren onura pedagogikoak 
o Ikastoletan teknologia digitalak erabiltzeko eredu jasangarria definitzea
o Ikasmaterial negozio eredu berria aztertzea

  • EKI ikasmaterial digitalak: EKI proiektua oinarritzat hartuz, EKI ikasmaterialen aldaera digital sakona gauzatu da, hezkuntza hobetzeko eta ikasmaterial edizioan aurreratzeko.  Ikasleek paper euskarriko testulibururik gabe eremu digitalean lan egiten dute. 

  • Sei arlotan garatu dira: Euskara, Lengua, English, Gizarte  eta Naturaren Zientziak eta DBH 1erako arloko konpetentziak eta konpetentzia digitala biltzen dituzten jarduerak
  • EKI Digitalaren esperimentazioa ikastoletan
    Elgoibar, Arizmendi, Haurtzaro eta RM Azkue ikastoletan aurten modu esperimentalean hasi dira erabiltzen EKI digitala. Elgoibar eta Arizmendik 6 arloak digitalean gauzatu dituzte eta Haurtzaro eta RM Azkuek batzuk digitalean eta beste batzuk paperean. I+G esperimentazioa 3 urtez luzatuko da ikastola hauetan.