Zerbitzu eskaintza

Ikastola edo ikastetxeek, ordu kurrikularretarako espresuki eskaturiko zerbitzuen eskaintza:

  • Formazio saioak: Arlo, gai, modalitate… desberdinen inguruko formazio saioak irakasleentzako. (Neurriko proposamenak, ikastola-ikastetxeekin adostuak).
  • Sustapen saioak: Hainbat arlo, modalitate, jarduera, ikasarrauna, jolas, joko eta kirolen sustapenerako saioak; bai ikasleentzako eta baita irakasleentzako ere. (Neurriko proposamenak, ikastola-ikastetxeekin adostuak).
  • Jaialdiak: Egun berezietarako edo/eta bestelako egunetarako, Euskal Herrriko eta munduko jolas eta jokoen jaialdi parte-hartzaileen antolaketa. (Neurriko proposamenak, ikastola-ikastetxeekin adostuak).
  • Alokairua: Gorputz Heziketako edo/eta bestelako saioetarako edo/eta jaialdi desberdinak antolatzeko, adin tarte bakoitzerako egokitua dagoen jolasmaterialaren alokairua.