Eguraldiari paso eginez, Santa Agedari kantuan aritu dira Elgoibarko ikastolan

Normalean Elgoibarko kaleetan aritzen dira, baina aurtengoan ez da posible izan. Horrek ez du esan nahi kalejiran ibili ez direnik! Ikastolako erdiko aretoan elkartu dira, eta haurren ahotsak bazter guztietara zabaldu dira. Argi dago elurrak ez duela kanturako gogorik izoztu.