Webgunea berritu dugu!

Oporraldi hauek aprobetxatuz Ikastolen Elkarteko webgunea berritu eta sareratu egin dugu. Itxuraz gain, edukiak eta atalak ere berritu eta moldatu egin ditugu, erabiltzailea erosoago eta argiago ibil dadin gure orrialdeetan. Argi geneukan ‘.eus’ domeinua eskuratzea ez genuela aski eta gure eskaintza ere hobetu egin behar genuela. Ikastola.eus duzue horren guztiaren emaitza. Sartu, nabigatu eta esaiguzu atsegin duzun! Jarrai gaitzazu Twitter bidez ere: https://twitter.com/EHIkastolak