Baztan-Bidasoaldeko XXVII. Bertsopaper lehiaketa

Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera, antolatutako Baztan-Bidasoaldeko XXVII. Bertsopaper lehiaketako epaimahaiak saridunak jakitera eman zituen Berako Kultur Etxean.
Hauek dira Labiagako ikasle saridunak:
Adur HUIZIk 2. saria eskuratu zuen Paxtor lanarengatik (10 urte)
Ekhiñe ZAPIAINek 1. saria jaso zuen Ez da erraza izan lanarengatik (11-14 urte)
Nahikari LOIARTEk, aipamena eskuratu zuen Nere Lagunak lanarengatik (11-14 urte)
Uxue MESAri 2. saria egokitu zitzaion, Maletak prestatzen lanarengatik (11-14 urte)

Sari banaketaren aintzinetik, eskualdeko bertso-eskola ezberdinetako ikasleek beraien bertso antzeztuak eskaini zituzten.
Aupa zuek guztiak, ikastolako lagunen izenean!!!!