IKASTOLA aldizkaria

Ikastola Aldizkaria gure aldizkaria da. Ikastolen ahotsa, boza, komunikazioa zabaltzen duena. Familia eta gizartea informatzea du xede 1991z geroztik. Urterik urte, errealitateari so eginez, berrikuntzatara egokitu gara.

Badira zenbait urte, paperezko edizioaz gainera, aldizkaria edizio digitalean ere eskuragarri dagoela, pdf artxiboen bitartez. Teknologia berriak aprobetxatuta, aldizkaria, ikastoletara eta ikastoletako familien etxeetara bezala, Euskal Herriko herritar guzien eskura ere jarri dugu.

2013tik aurrera, berriz, ikastola aldizkariak webgune propioa dauka. Bertan bulkatzen ditugu aldizkariko eduki guztiak, pantaila aurrean irakurtzeko errazago eta erakargarriago gerta dadin.

Aldizkari digitala garatzen goaz, eta dagoeneko eduki ugari kontsulta daiteke bertan, baita aurreko urteetako zenbakiak ere. Gure xedea ez da horretara mugatzen. Lanean dihardugu daukaguna hobetu eta, teknologia berriak lagun, eduki gehiagoz elikatzeko.