BIHAR piztu jakinmina topaketak. Euskal Curriculumetik eraikia. Azken saioa, gaur

Atzo, Euskal Curriculumari errepasoa eman genion: sorrera eta ibilbidea, zutabeak eta praktikarako gakoak, eta gelaratzearen emaitzak jorratu genituen, Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu, Hezkuntza arduradun Zigor Ibarzabal eta  Maider Ortega eta Itsaso Basauri irakasleekin. Lotura honetan duzue atzoko saioaren emanaldia.

Gaur, berriz, Euskal Curriculumaren etorkizuneko erronkez eta gakoez arituko gara, Gurutze Ezkurdia (Euskal Herriko Unibertsitatea) Eneko Bidegain (Mondragon Unibertsitatea) eta Paul Bilbao (Euskalgintzaren Kontseilua) hirukotearekin.

Saioa Arantzazulaben egingo dugu, (Arantzazu, Oñati) 17:30ean, eta online jarraitzeko aukera izango duzue gure atariko helbide honetan.

#gaurtikdabihar #piztujakinmina #euskalcurriculuma