TXAC PLANET programa ezartzen hasi dira bederatzi ikastolatan

Nafarroako Ikastolen Elkarteak, GAIA Clusterrak, Kanaldudek eta Azaroa Filmsek TXAC PLANET izeneko metodo transmedia ezarri dute, Euskal Herria-Akitania Euroeskualdearen laguntzarekin. Metodo horren helburua da pentsamendu konputazionalaren logika eta teknologia informatikoaren alfabetizazioa ikasleengana hurbiltzea.

TXAC PLANETek doako eduki batzuk jarri ditu haurren eta, oro har, publikoaren eskura, programazioaren hizkuntzari lotutako ezagutzak bereganatu eta pentsamendu konputazionala garatu ahal izateko, arazoak konponduz eta prozesuak sortuz.

Bederatzi ikastolatan ari dira ezartzen (600 ikasle). Programa honen helburua da gazteen artean programazio-hizkuntzaren ezagutza sustatzea eta programaren funtzionamenduari buruzko informazioa lortzea, hobekuntzak eginez.

Ikus-entzunezko 30 kapituluren bitartez  eta hainbat ariketa eta tutorial eskaintzen dituen plataforma telematiko baten bitartez ikasleei ikasteko eta sortzeko ingurune ludiko bat eskaintzen die programa honek. TXAC PLANET seriea Toolbox.Academy plataforman oinarrituta dago.

Ikasleek, lehenik eta behin, telebista serieko atal bat ikusten dute, eta, ondoren, plataforma erabiliz praktikatzen dute; plataforma doakoa da eta Internetera konektatutako edozein gailutatik eskura daiteke.