Argitxoren jolas berriak

Jostailu eta jolas ugari daude oparitzeko, baina jolastea da oparirik ederrena, eta jolastuz ikastea da saririk handiena. Ikastolen Elkarteak hiru eskaintza berri ditu, gure seme-alabek jolas, ikas eta disfruta dezaten. Hiruak Argitxoren eskutik datoz: Argitxo Irakurtzen, Argitxo dinosauroen munduan  eta Argitxoren alfabetoa

Argitxo hitzak irakurtzen

Adina: 4-7

Lupa magikoaren laguntzarekin letrak ezagutzen eta hitzak osatzen ikasteko jolasa.

Irakurketa-idazketaren lehen pausoak emateko jolas erraz eta ludikoa.

Jolasaren bidez letrak ezagutzen eta hitzak osatzen ikasiko dute.

Lupa magikoa dagokion tokian jarrita, hitza osatzeko behar den laguntza izango dute. Eta, hitza osatu ondoren, zuzen dagoen ala ez esango die.

Edukia: 11 hitz+61 letra+lupa+argibide orria+poltsa

Eskatu zure ohiko dendan, edo hemen 

Argitxo dinosauroen munduan

Adina: +6

Munduko mapa eta dinosauroak ezagutzeko puzzlea. Argitxoren irudia eta 36 dinosauroen gida dituen horma-irudia, barruan.

Diplodokoa, buztan supersonikoa duen dinosauroa, Rex Tiranosauroa, dinosauro beldurgarriena, Espinosauroa, Dinosauro arantzaduna, Oviraptor, izenak “arrautza-lapurra” esan nahi du...

Edukia: 100 zatiko puzzlea (40x28 ) eta dinosauroen gida.

Eskatu zure ohiko dendan, edo hemen

Argitxoren alfabetoa

Adina: 3-7

Alfabetoko letrak ezagutzeko, bakoitzaren grafia desberdintzeko, eta dagokion irudiarekin erlazionatzeko jolasa.Jolasteko era ugari, barruan dagoen argibide-orrian.

Haurrek alfabetoko letrak ezagutuko dituzte, lera bakoitzaren grafia desberdinduz, eta animalia eta objektuen irudiekin erlazionatuz.

Kaxa honetan 27 letra eta 27 irudi daude, eta, zuzen uztartuta, euskal alfabetoko letrekin, puzzle dibertigarria osatzen dute.

Edukia: 28 zatiko puzzlea (70x40 ) eta argibide-orria

Eskatu zure ohiko dendan edo hemen