Nafarroako Ikastolen Elkarteak gidatu du Finlandiako Turku Unibertsitatean Hezkuntza arloko bilera internazionala.
NIEk gidatzen du KEY COMPETENCES IN PRIMARY SCHOOL EDUCATION (Lehen hezkuntzako Konpetentziak klabeak) izeneko proiektua, bi urte eta erdiko luzapena duena, eta helburutzat duena ikasleen konpetentziak garatzea. Europako Erasmus +-ek finantziatuta, xede du irakasleen formazioan estrategia berrietan sakontzea, baita ikaslearen ebaluaketan ere eta, bide batez, Europako esperientzia interesgarrienak ezagutzea. Hori horrela, Nafarroako ikastolek erabilitako estrategien berri zabaldu nahi dute, orain artekoak ezagutuz eta promozionatuz, eta geroari begira, berriak bilatzen eta lortzen.
Egun hauetako bileraren helburu nagusia izan da orain arteko egitasmoak koordinatzea eta berriei ateak zabaltzea. Finlandian izan da, Turku Unibertsitatean, ekainak 16tik 19ra bitartean.
Finlandian egun hauetan bideratu diren aktibitateak hauek izan dira:
*NIEk bere BLOK egitasmoa aurkeztu du zeinetan argitzen diren Lehen Hezkuntzarako giltza-konpetentziak zeintzuk diren, eta horietarako irakasleen formazioa.
* Finlandiako Turku Unibertsitateak aurkeztu du irakasleen formaziorako duen proposamena.
* Oxford-eko Lehen Hezkuntzarako Elkarte nazionalak aurkeztu du ikasleen konpetentziak ebaluatzeko duen proposamena.
NIEk lidergoa duen KEYCOLAB proiektuan, hauek dira europar kideak: Turku-ko Unibertsitatea (Finlandia), Erresuma Batuko lehen Hezkuntzako Elkarte Nazionala (Erresuma Batua), Anbereseko “Antigon” Eskola Taldea (Flandes, Bélgica), Banat Eskualdeko Irakasle Asoziazioa (Errumania), Iniciativas Innovadoras (Iruñea-Nafarroa).
KEYCOLAB proiektua ezaguna da hemen eta gure mugatik at, geletan ezartzen den proiekturako irakasleei begirako prestakuntza metodologia plana izateagatik. Plan honek ikasleentzako planteamendu argia eta zehatza eskaintzen baitu. Horrela, ikasleei egoera berezietan eta hainbat arlo ezberdinetan jasotako ezagutzak eta prozedurak, eremu akademikotik haratago, erabiltzeko aukerak eskaintzen zaizkielako.
Hezkuntza-konferentziaren ondorioetan laburbildu ahal da Nafarroako ikastolen proposamena bereziki interesgarria suertatu dela, eta hainbat herrialdetako ikastetxek euren interesa erakutsi dutela hemengo metodologia ezagutzeko, geletako praktikak zuzenean ikusteko.