LH3ko proba pilotua aztergai, Euskadi Irratian
Eusal Autonomia Erkidegoan egiten ari diren LH3ko ebaluazio diagnostiko proba pilotuei buruzko saio bat izan da gaur goizean Euskadi Irratian, Faktoria irratsaioan. Bertan parte hartu dute EHIko lehendakari Koldo Tellituk, Kristau Eskoletako zuzendari Mikel Ormazabalek eta EHIGEko Lourdes Imazek. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 30 ikastetxe aukeratu zituen Eusko Jaurlaritzak proba pilotuak egiteko, tartean bi ikastola. Bi ikastola hauetako eta beste zenbait ikastetxe publikotako LH3ko ikasleen gurasoek erabaki zuten haurrak ez eskolaratzea proba egunetan, berau LOMCEren ezarpentzat jotzen dutelako. Ugari izan dira, baita ere, proba pilotua egitea ez egokituta ere proba horien aurka protesta egin duten eta probara haurrak ez aurkeztea erabaki duten gurasoei elkartasuna adierazi dieten ikastetzeak, Oiartzungo Haurtzaro ikastolak, adibidez.
Irratsaioan hiru erakundeetako ordezkariek euren jarrera azaldu dute. Interesekoa iritzita hemen duzue, entzungai, irratsaioa.